XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta gobernariak herrikoak baldin badira, Timokrazia (gobernamodu hau zergadunen demokrazia dela esan diteke, zergak ordaintzen dituztenak bakarrik direlako goberna dezaketenak: demokrazia mugatu bat da).

Gobernamodu hoietako bakoitzak ba du bere modu okertua, monarkiak, tirania; aristokraziak, oligarkia; timokraziak, demokrazia.

Konstituzio onetan gobernariek gobernatuen onerako agintzen dute, hori da gobernamodu zuzenen eta okerren neurria.

Aristotele, ordea, ez da batere kontent gelditzen gobernamoduen xistimaketa honekin, konturatzen baida hiru hoien artean nahasmendu ugariak izan ditezkeela.

Baita ere konturatzen da konstituzioa izenez modu batekoa ta izanez bestekoa izatea sarritan gertatzen dela.

Horregatik gogo hobez ikusten ditu konstituzio nahastuak garbi garbiak baino.

Berarentzat gobernamodurik onena oligarkiatik hurbil legoken demokrazia bat edo, alderantzian, demokraziatik gertu legoken oligarkia bat izango litzake.

Bere politika pentsamendu guzia hortara zuzentzen da.

Berak nahi duen konstituzioa erdi mailakoen konstituzioa da.

Hori Atenastik atera zuen eskarmentuan finkatzen da.

Aristotelerentzat aberatsak berekoiegiak dira eta behartsuak Estaduarentzat arrisku bat.

Bien artean dauden erdi mailakoak dira egiazki eta zuzen Hiria goberna dezaketenak.

Klase honek ez du bere interesean bakarrik gobernatzen Estadu guzienarenean baizik.